Euskara ahalik eta zuzenen idazteko «iparrorratza» proposatu nahi izan du Celine Mounole irakasleak eta euskaltzain urgazleak. 'Iparrorratza. Kalko eta huts ohikoenen saihesteko bidelaguna' liburua argitaratu berri du, frantsesaren eraginez eta euskararen ezagutza eskasez hedatuak diren huts eta kalko ohikoenak bildu, azaldu eta zuzentzeko bideak eskainiz. Horretarako, unibertsitateko ikasleen lanez eta Ipar Euskal Herrian argitaratu orotako testuz baliatu da. Eskuliburu hau usaian egiten diren huts edo erabilera oker bakoitza adibide errealez hornitua da eta forma zuzenaren parean ezarria. Hego Euskal Herriko euskaratan oinarritutako lanak ugaritu dira azken urteetan, baina Mounolek idatzitako eskuliburu hau Ipar Euskal Herriko euskarari egokituriko baliabideen eskasia, hein batean, estaltzera dator.
Celine Mounole: «Euskararen kalitatea hobetzea da liburuaren xedea, ez hiztunei konplexuak eragitea»
Ikustaldiak: 290