Prefeturak baieztatu duenez, otsoa da azken asteetan Iparraldeko hiru artaldeak erasotu dituen harrapakaria. Ardi bat eta axuri bat hilik atzeman zituzten Bardozen martxoaren 3tik 4erako gauean, eta ELB sindikatuaren arabera, beste bi artalde erasotuak izan dira Barkoxen. Iragan astean jada prefeturak otso baten presentziaz ohartarazi zuen, Larhunen mendizale batek atera zituen irudietatik abiaturik. OFB Bioaniztasunaren Frantziako Erakundeak baieztatu duenez, Ahurtin ere ikusia izan da otsoa. OFBko langileak kaltetuak izan diren etxaldeetatik iragan dira, kalte ordainak neurtu eta erasoen ezaugarriak ezagutzeko. ELB sindikatuak ohartarazi duenez, «otsoa ez da bateragarria ardi hazkuntzarekin».
Otsoak ditu artaldeak erasotu, prefeturak baieztatu duenez
Ikustaldiak: 342