Arabako Dupla taldeak ezarri dio doinua aurtengo Herri Urratsi. 'Elgarrekin' kantuaren bideoklipa aurkeztu berri dute, eta aldi honetan, Pisoo raplariaz gain, Pantxoa eta Peio bikotearen parte hartzea ukan dute. Maiatzaren 11an ospatuko da Ipar Euskal Herriko ikastolen besta handia, Senpereko kolegioaren bigarren zatia eriki eta duela hilabete batzuk kiskali zen Arberoako ikastolaren eraikin berria altxatzeko. Kantua aurkeztu aitzinetik jada, Seaskak 'Erlezain' diru-biltze kanpaina abiatu zuen, Euskal Herri mailan 5.000 erlezain biltzeko eta Seaskaren komunitatea babesteko xedez.
Herri Urratsen kanta egin du Duplak, Pisoo eta Pantxoa eta Peiorekin
Ikustaldiak: 51