Giza-kate bat Baionan, arrazismoaren eta faxismoaren goititzearen kontra

«Elkarrekin arrazismo eta faxismoaren kontra» lema zuen banderola zabaldu dute Baionan joan den larunbatean. Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean. Alderdi politiko, sindikatu, edo etorkinen sustengu taldeak elkarrekin ziren eskuin muturreko ideien goratzea salatzeko eta giza eskubideen urraketak agerian emaiteko.