Poliziaren bortizkeria salatzeko kanpaina abiatuko du Aske antolakundeak

Bortizkeria polizialak aipatzeko eta gogoetatzeko kanpaina bat abiatu du Aske antolakundeak. Aske, Jardun koordinakundean kokatzen den antolakunde antierrepresiboa da, eta bere inguruko antolakundeetako errepresio kasuak salatzen eta militanteak laguntzen ditu. «Poliziaren bortizkeriaren aurrean, Euskal Herri langilea batu» lemapean bortizkeria polizialak salatzeko kanpaina abiatu berri du, Senpereko jendarmeria berriaren aitzinean egin agerraldian azaldu duten bezala. Salatu dutenez Frantziar eta Espainiar estatuek geroz eta finantzamendu gehiago bideratzen dute bere indar polizial eta militarrak armatzeko, eta horren adibide gisa ezarri dituzte Senpereko polizia-etxe berriaren eraikuntza edota Hendaiako udaltzainak suzko armez hornitzeko neurria. Zigor ekonomikoen bidez ere, herritarrek militantziarako jauzia ematea saihestu nahi dutela salatu dute. Kanpaina bururatzeko Amnistia eguna antolatuko dute Senperen ekainaren 7an.