Laida Mugika: «Espero dugu datorren urtean halakorik egin beharrik ez izatea, eta errektoretzak neurriak hartzea»

Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz. Iaz bezala, aurten ere publiko, pribatu eta katolikoko ehun bat irakaslek Terminaleko ikasleei Baxoko ahozko proba euskaraz egiteko parada emanen diete. Parte hartzen duten irakasleek Belarriprest txapak eramango dituzte, ikasleek erraz identifika ditzaten norekin egin dezaketen euskaraz. Ekimen hau berriz antolatu dute irakasleek, iazko esperientzia onaren ondoren: hamarnaka ikaslek euskaraz pasa zuten proba, irakasle euskaldunen identifikazioari esker. Hala azaldu dute zenbait irakaslek. Aurten gainera, Euskal Haziak, Biga Bai, Ikas Bi eta Seaskako guraso elkarteek ere babestu dute desmartxa, batasun mezu argia helaraziz. Paxkal Bourgouin (Euskal Haziak) eta Ixabel Milliet (Biga Bai) koordinatzaileek elebitasunaren aldeko konpromisoa nabarmendu dute. Hala ere, antolatzaileen hitzetan, ez litzateke beharrezkoa izan beharko halako ekintza bat errepikatzea. Espero dute hurrengo urtean errektoretzak neurri instituzionalak hartuko dituela, euskarazko hautua sistematikoki ahalbidetzeko.