ELBk berriz ere bere arrangurak agertarazi ditu hegazti gripeari begira. ELB sindikatuak jakitera eman duenez, iragan hiru asteetan 70 kuitsadura kasu aitortu dira Aturri arroko etxaldeetan, horietatik 50 Gersen, 18 landesetan eta bi Pirinio-Atlantikoetan. Departamenduko osasun zerbitzuek, DDPak, Akamarreko hiltegia errekisizionatu dute hegazti kutsatuak bertan hiltzeko. ELB sindikatuaren iritziz, horrek eritasunaren hedatze lanjera emendatuko du, hegazti eriak gune sano batera garraiatuko baitituzte. Horrela mintzatu da, Patrick Dagorret ahate hazlea: