Bai Euskarari elkarteak antolatutako EnpreSarea Foroan euskarak duen mugazgaindiko kohesiorako gaitasuna aztertu dute Irungo Ficoban. “Euroeskualdeko hiritartasun” proiektuen baitan, administrazio publikotik hasi eta enpresa mundura, bi lurraldeetako harremanak sustatzeko ahuleziak eta indarguneak izan dituzte hizpide.