2700 metro karratuko egoitza, bi estaietan, 960 metro karratuko kirol gune batekin, arkitekturan osoki integratzen dena. Hola aurkeztu dute Aviron Bayonnais-ren campus berria. Ikasgelak, kineentzat gela, pausa gela, kantina... gela guziak berinaz inguratuak dira, entrenatzaile, mediku, irakasle edota arduradunek batetik bestera jokalariak ikusteko gisan. Formakuntza zentroak eta inguruko zelaiek AB Etxea izeneko proiektua osatzen dute, eta kirol profesional eta amaturrarentzat pentsatua izan da. Egitasmo honek 7,2 milioi euroko kostua izan du.