Nola jokatu beharko lukete burasoek nerabeekin egunerokoan? Nolakoak dira komunikazio arazoak nerabeekin? Sare sozialekin zer harreman nerabe eta burasoek? Galdera hauei eta beste batzuei arrapostu ematen entseatuko da Elorri Garat psikologoa. Ziburuko Lartzabal kolegioan «Haurtzarotik nerabezarora Harremanaren garapena » izeneko mintzaldia eskainiko du, burasoek nerabeekiko dituzten arrengurak argitzeko. Goiz Berriko gomita izan da Elorri Garat. Mintzaldia ostegun honetan 18:30etan emanen du Lartzabal kolegioan.