Ziburun bat egin dute Euskal Herri osoko 28 argitaletxek eta zortzi diskoetxek. Laugarren edizioa zuen aurtengoa Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak, eta urtez urte erreferentzialtasuna irabazten doa. Horren erakusle da aurtengoan 90 sorkuntza berri aurkeztu izana, eta beren lanak sinatzen 25 egile hurbildu izana. Luzien Etxezaharreta izan da edizio honetako omendua. Kazetari, idazle eta editore gisa lan franko egindakoa da Etxezarreta eta, besteak beste, Maiatz aldizkariko arima izan da azken lau hamarkadetan.