‘2032 Kolektiboak’ joan den ostiralean aurkeztu dizkio adostu proposamenak herriko etxeari. Hauen artean : gazteriaren inplikazioa indartzea besten antolakuntzan, besten aplikazio bat plantan ematea edo ostalari nahiz sokorrien arteko koordinazio bat sortzea. Horrez gain, bozgoragailuen musika murriztuz musika biziari leku gehiago ematea ere proposatzen dute, baita pisa egite basatiaren kontra borrokatzea etazaborren bilketa hobetzea ere. Kolektibo horretan biltzen dira, besteak beste, Baiona Ttikiko ostalariak, Baionako UMIH, Zizpa gaztetxea, peñak edota PAF talde feminista.