Geldialdietako bakantza egunak berreskuratu, Europako legedia ezarriz. Europar Batasunaren arabera, langile orok bi opor egun eta erdi eskuratu behar lituzke hilabetean, lan geldialdian izanik ere. Alta, neurri hori ez da azken bi hamarkadetan errespetatua izan frantses Estatuan, Kasazio auzitegiak ebatzi zuenez. Horren kari, hogei urtez «ebatsiak» izan diren opor egunak berreskuratzeko aukera galdegin du LAB sindikatuak. Egoera horretan diren langileak batzeko deia luzatu du, desmartxa kolektibo bat abiatzeko xedez.