Azterketak tokiko hizkuntzetan egiteko aldarria entzun da gaur Frantziako hiriburuan. Euskal Herria, Korsika, Okzitania, Alsazia eta Bretainiako lizeoetako ikasle talde bat Frantziako diputatu multzo batekin bilduko dira asteazken honetan, Pariseko legebiltzarrean. Konstituzioko bigarren artikulua aldatzea galdeginen diete, azterketak tokiko hizkuntzetan egin ahal izatea, legez, eskubidea izan dadin. Ipar Euskal Herritik hogei ikasleko ordezkaritza bat mugitu da Parisera, horien artean, Baionako Bernart Etxepare lizeoko eta Larzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioko ikasle eta irakasle batzuk, baita Seaskako eta Euskal Konfederazioko ordezkariak ere.