Dantza garaikidearen eta tradizionalaren uztarketa ardatz harturik, ikusgarri bateratua eskainiko dute Kukai eta Bilaka konpainiek, igande honetan, Baionako Lauga aretoan. 2015ean sortu zen Bilaka kolektiboa Baionan, eta duela hogei urte Kukai Jon Maya koreografoaren eskutik. Errenteriako konpainia horrek berriki hitzarmena sinatu du Malandain Ballet Biarritz konpainiarekin, mugaz gaindiko lankidetza indartzeko nahian. Baionako Lauga aretoan, Bilakako zortzi dantzari eta Kukai konpainiako sei iganen dira oholtza gainera. Ikusgarria, dantzaldi ireki batekin bururatuko da.