Gazteen adikzioek goiti egin dute COVID19 pandemiaz geroztik

Gazte belaunaldiek jasaten dituzten adikzioek goiti egin dute nabarmen, COVID19 eritasunaren pandemiaren ondoko garaian. Kirol joko parioak, drogak, alkohola edo beste izan daitezke. Horri buru egiteko Donapaleun adar bat sortu zuen BIZIA elkarteak. Berrogei langile inguru dira, mediku, psikologo, erizain eta prebentzio lanetan ari diren langileak tartean. Ostegunero elkartzen dira Amikuzeko egoitzan, eta gazteei laguntza eskaintzeko 05 59 44 31 00 telefono linea ireki dute.