Donapaleuko Amikuze kolegioan kinka larrian diren bi gelak atxiki nahi dituzte ikasle, irakasle, guraso eta hautetsiek. Elkarretaratzea burutu dute 50 pertsona inguruk, Bordeleko errektoretzaren deliberoa salatzeko. Horien ustez, neurria «zentzugabea» da; izan ere, heldu den urtean bederatzi ikasle berri hartuko ditu ikastetxeak. Bi gela gutxiagorekin, ikasgelak gainezka izanen direla ohartarazi dute manifestariek.