Biarnotik Euskal Herrira, hautsak harrotu ditu E-cho proiektuak. Laqc herriko industriagune kimikoan bioerregaiak ekoizteko lantegi berri bat ezarri nahi du Elyse Energie enpresak. CADE elkarte ekologistak salatu duenez, Bio-kerosenoaren ekoizpenak 500.000 tona egur eta ur kantitate biziki handiak behar ditu urtero; horrek ondorio ekologiko gaitzak eraginen lituzke Biarnon berean, baina baita Ipar Euskal Herrian ere. Erregaia hori hegazkin eta itsasontzientzat baliatzen da usuenik. Ostiral honetan, bilkura publikoa antolatu du CADEk Donapaleuko herriko etxea, arratseko 20:30etan.