Abenduaren 13an piztu zen krisia Perun, Pedro Castillo presidentea kargugabetu eta atxilotu ondotik. Gertakariak goiti behera ezarri du herrialde osoa. Besteak beste, errepide eta aireportu anitz hetsi dituzte, eta bertan ziren atzerritar anitz blokaturik gelditu dira. Horien artean da, Elaia Hegi Gorostiaga lapurtar gaztea. Arequipa hirian da, elbarrituendako eskalada ikastaro bat egiten.
Onetik sozietateak hartuko du CLPB esnetegiaren eta Aldudeko gasnategiaren segida, Baionako Merkataritza Auzitegiak horrela deliberaturik. Beñat Saint-Esteben, Berria kooperatibako lehendakariak xehetasunak eman dizkigu Goizberri saioan.
Euskalgintzaren Kontseiluak idazkari nagusi berria izango du, Idurre Eskisabel Larrañaga. 12 urteko ibilbidearen ondoren, Paul Bilbao Sarria ordezkatuko du Kontseiluko ardura nagusienean. Abenduaren 6an Durangon hartu zuen kargu berria, erakundearen 25. urteurreneko ekitaldian. Goizberriko goñita izan da.
Lurra, betoinaren kontra. Bouygues Immobilier promotorearen Angeluko egoitza lurrez eta lastoz bete du Ostia kolektiboko ekintzaileek, iragan abenduaren 18an. Kanboko Marieniako lurretan 94 etxebizitza eraikitzeko proiektua salatu dute horrela. Proiektu horrek «herritarren beharrei baino, logika kapitalistari ihardokitzen diola» gaitzetsi dute, eta obrak hasten badira oztopatu eginen dituztela: « etoina ezartzen badute, guk lurra ezarriko diegu».
Iheslari, deportatu, preso politikoen, eta haien senideen bizipen eta erronketaz hitzaldia antolatu zuten Xuti Gaztekoek Uztaritzeko Hitzopen gaztetxean. Bi burasoak preso ezagutu dituen Irati Esparza Guimonen lekukotasuna bildu dugu.
- Prokuradoreak 1.500 euroko isuna eskatu du gibelapenik gabe akusatuentzat tren zerbitzua blokeatzeagatik
- "Aita ikusten genuen urtean behin hiru hilabetez, ez dugu harreman hori ukan amarekin izan dugun bezalakoa eta hori gogorra egiten du bereziki nerabezaroan"
- Arbonan, Etxeta etxe multzoak beste "kontrako iritzi" bat jaso du
- Goiz berriko gonbidatua: Txomin Poveda (22-12-15)