Darmendrail nagusitu da Saint Paulen kontra 40 / 23 eta Maiz Echeverriaren kontra 40 / 16. Larunbatean abiatu da Eskulari Pro pilota txapelketa Milafrangan. 10 pilotari ariko dira hiru asteburuz eta final laurdenak eta Aurtengo txapelketaren ibilmoldea pixka bat aldatu dutela erran dio Eric Cachenaut antolatzaileak Ihintza Arrieta-ri:
Azterketak euskaraz egiteko aldarrikapena Bordelera eremanen du Seaskak astelehen goiz huntan. Seaskako lau kolegioetako eta lizeoko ikasle eta irakasleak, giza kate bat antolatu dute Bordelen. Errektoretza, Giza Eskubideen plazarekin lotzea da helburua, 12.00etatik 13.00etara. Gurekin Peio Jorajuria, Seaskako presidentea
Biarritzen estreinatu berri den So.K konpainiaren “Neok” ikusgarriaz mintzatu ahal izan gara So.K konpainiako zuzendari den Julien Corbineau eta Garazi Garcia-Palacios dantzariarekin. Julien Corbineau fisika eta kimikako erakasle da ere eta zientziaren alde emozionala azaleratu nahian, eskala mikroskopikotan gertatzen diren materiaren eraldaketak dantzara ekarri ditu besteak beste NEOK ikusgarri honetan, euskal ihauterietako Kotilun Gorri pertsonaiatik abiatuz.
Kronika kulturala: Julen Achiary "Nortasun eraileak"
Asteburu huntan Lurrama laborantxa herrikoiaren besta Miarritzera itzultzen da. Horren karietara egunero pesta horren aspektu desberdin bat aipatazen dautzuegu. Gaur, haurren xokoa eta haurren dako animazioak aipatuko ditugu. Antton Castoreo mintzatu da Maritxu Intzagaraiekin: