Anne Bisagni-Faure Bordaleko Akademiako errektorea Maule eta Baionan izanen da gaur. Mementoa baliatu dute Seaskako buraso eta langileak, azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko. Errektoreak eskerrak eman dizkie asteazkenean egin ekintza "manera baketsuan" egiteagatik, eta arrapostua jasoko dutela hitzeman die baina ez du segurtatu "arrapostu baikorra" izanen denik.
Urtebete bete da Errusiar Federazioak Ukrainia inbaditu zuela, Donbaseko lurraldearen eta Ukrainiako Gobernuaren arteko gerra zibil luze baten ondotik. Gatazka militarra, gatazka ekonomiko bortitz gisa bizi dugu Euskal Herrian eta Europar Batasunean, eta munduko egoera geopolitikoa azkarki aldatu du. Gai honetaz argiênak eman dizkigu Asier Blas EHUko nazioarteko politikan adituak.
Joan den urteko uztailaren 23an, blokeo eguna kari, autopistan etzan eta bidea oztopatu zuten 11 bakegileak auzipetuak izan dira atzo. Prokuradoreak 950€ko isuna galdegin du haien kontra gibelapenarekin hauetariko 10entzat eta azkenarentzat gibelapenik gabe. Entzuten dugu Amaia Rekarte, auzipetuen abokatuetarik bat zen:
Jean René Etxegarai eta Daniel Olzomendi hautetsiak ere mintzatu dira lekuko gisara. Auzitegiak bere erabakia martxoaren 9an emango du.
Erakasle izaiteko ikasketeten karietarat Zaroko Amaia Maitiak memorio lan bat eraman du libertimenduaz : libertimendua euskal kultura eta gizartearen garapenaren ispilu bat ? ikerketa lana nola eraman duen eta zoin izan den egiten zuen galderaren erantzuna erranen dauku.
Sektore pribatuko langile prekarioentzat, bizitegiak eraikitzen laguntzen du Action Logement egiturak. 300 milioi euro guttiago ukango ditu aurten egiturak. CFDT sindikatuak salatzen du egitatea, orroitaraziz 2021ean Action Logement-ek, 68 000 langile lagundu dituela bizitegi bat atzematen. Marga Forestie mintzatu da CFDTko Jean Pierre Etcheverry-rekin: