Astelehen huntako Mintzaleku eztabaidan, Urteak eman duenaz mintzatu da Jojo Bidart lankidea Allande Boutin, Pantxika Delobel, Jenofa Berhokoirigoin, Idoia Eraso eta Bixente Vrignon kazetariekin.
Mintzaleku
Hondarribia eta Irungo euskara alorreko ordezkari politikoekin mintzatuko gara. Horretarako, Hendaiatik, Bakartxo Arrizabalaga Herriko Etxeko hautetsia….eguerdion… Irungo Udaleko Euskara arloko ordezkaria, Fernando San Martin…
Bake Bidea herri mugimenduko bozeramailea den Anaiz Funosas elkarrizketatu dugu hilabete honetan Ahoan Bilorik Gabe emankizunean. Funosasek Euskal Herriak bizi duen bake prozesuari buruzko gakoak eman ditu: "Blokeo egoera batean gaude, Estatuak jarrera horretan daude. Arriskua bada etsipenean sartzen bagara eta ez badugu gehiago sinesten abian jarri den metodoan eta ez badugu sinesten gakoa gure eskuetan dela".
"Ahoan bilorik gabe" emankizunak Euskal Herriko aktualitateko protagonistak elgarrizketatzen ditu hilabetean behin. Bigarren denboraldiko lehen edizio honetan, Amets Arzallus bertsolaria elkarrizketatu dugu. Bertsolaria Hendaian sortu zen duela 30 urte, eta bertan bizi izan da ia beti. Hendaian hasi zuen bere ikasketen bidea "hain famatua bilakatzen ari den ikastola hortan", gero Kanbon ibili zen, Baionan ere Seaskaren lizeoan eta gero kazetaritza ikasi zuen Leioan, nahiz eta azken urteetan bere bizitza bertsoen mundutik bideratu duen.(kazeta.info)