Gaurko Kanpoko Mintzaldia saioan, joan den larunbatean, Baionako Unibersitatean, iragan den autodeterminazioari buruzko Foroaren azken mahain ingurua.
Mintzaleku
Gaurkoan departamenduko elkartasun etxeen inguruan, kontseilu orokorrak abiatu duen gizarteratze politikaz arituko gera.Bestelako gaietan bularra emateaz ere hitzegingo dugu.
Prefetak HERRI ELKARGO bakar baten sortzeaz egin eskaintza EZ DELA pasatzerat utzi behar uste du Jean Claude IRIART, Baionako hautetsi eta Euskara Sustatzeko Herrien arteko sindikateko presidentak.Parada hau baliatu behar dela dio, eta Ipar Euskal Herriak lehen aldiz EZAGUTZA administratibo bat ukan lezakeela.Jean Claude Iriartek , EUSKAL HEDABIDEEK ekoitzen dugun AHOAN BILORIK GABE emanaldian parte hartu du.Dio, Lurralde kolektitatearen alde egin den borroka eta mugimenduaren ondorioa dela, PREFETAREN proposamena, eta ez du ikusten ZEPO bat denik prefetaren eskaintza. Jean Claude IRIART.
Joan den igandean, Urriaren 19, Larazabalen bururatu da, Baxe Nafarroan 10 egunez iragan diren “Euskararen urtaroa” izeneko ekitaldiak. Euskararen erabilpena sustatzeko azken egun hortan debate bat iragan da hautetsi eta herritarren artean. Lehen parte batean E.Baxokek aurkeztu du euskararen egoera Baxe Nafarroan eta Inaki Martinez de Lunak Hegoaldeko Instituzioen Hizkuntza politiken ekarpenak jorratu ditu.Ondoko debatean, tokiko hautetsiek eta herritarrek euskararen erabilpena areagotzeko egiten dena eta egin ditaikena barnatu dute.