Amikuze Oztibarre Bidaxune kantonamendu berria: Eztabaida publikoa.

Departamenduko hauteskundeak, heldu den igandean lehen itzulia. Bigarrena Martxaoren 29-an.

Gaur, Amikuze Oztibarre Bidaxune kantonamendu berriari interesatzen gira. 
Gure mahain inguruan, 3 hautagai: Jean Jacques Lasserre, Force 64 mogimendukoa, oraino zonbait egunez, Bidaxuneko kontseilari orokorra.
Sauveur Baxo, departamenduko ezkerraren hautagaia, eta Xabi Larralde, Eh Bai mogimenduko hautagaia.

Hendaiako hego kostaldeko bozka eremuaren eztabaida.

Euskal hedabideek martxoko hauteskundeei begira antolatutako bigarren mahai-ingurua iragan da Urruñan. Pantxo Tellier (EH Bai), Kotte Ecenarro (PS), Jean Telletxea (EAJ), Battitt Salaberry (Eskuin independentea), Dominique Mélé (Ezkerreko Frontea) eta Sandrine Urtxuegia (UMP), besteak beste, arlo sozialaz eta ekonomiaz eztabaidatu dute.

Baiona erdikaldeko edo Baiona 3 bozka eremuko hautagaiak izan dira gure estudioetan

Departamenduko hauteskundeen lehen eztabaida izan da barda euskal Irratietan.

Baiona erdikaldeko edo Baiona 3 bozka eremuko hautagaiak izan dira gure estudioetan, Kantonamenduen erreformaz, departamenduaren eskuduntza edo konpententziez, edo sozial  kapituluaz mintzatzen. Maria Christine Aragon sozialista, Xabier Parrila Etxart zentro eskuinekoa, Pierre Casenave EH Baiko abertzalea eta Isabelle Labadie berdea izan dira eztabaidan

Ahoan bilorik gabe: Asisko Urmeneta.

Asisko Urmeneta Iruñean sortu da eta irudi egilea da. Badu aspaldi Iruñea utzi zuela eta Oztibarren bizi dela egun. Marrazkiarekin zerikusia duen gauza aunitzekin egiten du lan : marrazkibizidunak, karikaturak edo liburuak ilustratu eta aktualitate grafikoa prentsan.

Euskarazko erakaskuntza aipagai: Mintzaleku.

Duela 30 urte gela elebidunak sortu ziren, honen inguruan hitzegin dugu.