Turismo harrapakaria ~ Zantzu 16

Gizakiak beti bidaiatu du... baina ez da beti turista izan. Lurraldeak konkistatu, merkataritza bide berriak sortu, nonbaitera beilari joan edota ezagutzak partekatu... Baina turismoa, bidaiatzearen esperientzia merkantzia edo salgai den produktu bat bilakatzen denean sortzen da. Behintzat horrela ulertuko dugu emankizun huntan, eta beraz bere izaera kapitalista argitan emanen dugu.

Sugarren errautsak ~ Zantzu 15

Erretreten erreforma geldiarazteko hamalaugarren greba deialdia iragan da berriki, azken hilabeteetako mobilizazio ahulena. Unea heldu da Ipar Euskal Herria eta Frantzia osoa inarrosio suen mobilizazio ziklo honen balorazio kritikoa egiteko. Nondik heldu da erreforma hau, eta zerk bultzatu du? Zer utzi du agerian erreformaren kontrako borrokaldiak?

Gerla kapitalistaz ~ Zantzu 14

Gerla inperialista basakeria kapitalistaren adierazpenik gordinena da, nazioarteko oligarkiak krisi garaian irabaziak handitzeko duen baitezpadako tresna. Gerla honetan, langile klasearen behe-geruzak dira galtzaile: ihes egiteko baldintza ekonomikorik gabe, lubakietara bultzatu edo etxetik indarrez kanporatu dituztenak. Elite oligarkikoak milioika proletarioren bizitzak basakeriaren menpe utzi dituzte.

Martxoak 8 ditu ~ Zantzu 13

Martxoaren 8a, Emazte Langileen Nazioarteko eguna, hemen da. Egun horren zentzuaren eta mobilizatzeko arrazoien inguruan hausnartzeko solasaldia proposatzen dautzuegu hamairugarren zantzu emankizun honetan. On egin!

Kultura: 2nd round ~ Zantzu 12

Kulturaz mintzo girelarik, ez gira pilota, mus, talo ta xingar eta mutxikoetaz ari. Gure gizartea egituratzen duen balio-sistema osoaz ari gira. Hots, gaur egun, gizarte kapitalista eta gizaki gehienen esplotazioa naturalizatzen duen kosmobisioaz. Zantzuren hamabigarren emankizun honetan, horixe ukanen dugu aipagai.