Euskal Elkargoak Mendiko Politika bozkatu du ondoko 4 urteetarako. Battitte Laborde Sarako auzapez, eta Euskal Mendia batzordeko arduradunak aurkeztu zuen proiektua Euskal Hirigune Elkargoko osoko bilkuran. Lau xede nagusi ukanen ditu : Herri eta eskualdeen dinamizazioa segurtatzea, Lurralde antolaketa, Kalitatearen bermatzea mendi eskualdean eta Mendian bizi diren gizon eta emazteen legitimitatea lekuan berean bizitzeko. Goiz Berri saioko gomita izan dugu
“Artzain mundua desagertzen bada menditik, Euskal Herriko mendiak ez dira Euskal Herriko mendiak izanen, ez du balio ametsik egitea”
Ikustaldiak: 1303