Geroz eta ardi-esne gutxiago ekoizten da Ipar Euskal Herrian. Iaz 65 milioi litro ekoitzi ziren Departamentuan, 2021ean baino %5 gutxiago. Gaur egun, 1.200 ekoizle inguru dira Iparraldea eta Biarno artean, eta denak ordezkatuak dira Departamenduko ardi-esnearen elkarte interprofesionalean. Inflazioaren eraginez, ekoizpen kostuak emendatu dira, eta horrek gasnaren prezioa ere igan du. Aurten, ardi-esne litroaren prezioa zein izanen den ez da argi, baina goiti eginen duela aitzinikusi daiteke. Beñat Saint-Esteben Berria kooperatibako presidentea eta elkarte interprofesionaleko ordezkaria elkarrizketatu dugu Euskal Irratietan:
Ardi-esne ekoizpena %5 apaldu da iaz, eta 25 ekoizle galdu dira
Ikustaldiak: 595