Konkolotx elkarteak Ipar Euskal Herriko zortzi haurtzaindegi eta haurtzain-etxe euskaldunak saretzen ditu. Guztien artean, 110 haur eta 140 familia biltzen dituzte. Duela hainbat hilabete erakunde publikoen laguntza eskasa salatu zuten, eta ohartarazi zuten ez dutela gaitasunik jasotzen duten galde handiari ihardukitzeko. Izan ere, urtero ehun bat eskaera ezeztatzen dituzte Konkolotxeko egiturek. Azken aldian hezitzaile euskaldunak xerkatzen dituzte. Elorri Arin Konkolotx elkarteko koordinatzaileak azaldu digunez, ama eskolan emaitza onak ematen ditu lehen haurtzarotik euskaran murgiltzeak.
«Ehun bat galde ezeztatzera behartuak gira urtero haurtzaindegi euskaldunetan»
Ikustaldiak: 352