«Emazte horiek errientsak ziren, baina baita herrizaleak ere»

'Gora euskal (h)errientsak' izeneko saiakera grafikoa argitaratu berri du Asisko Urmenetak, Dom Campistron ilustratzailearen laguntzarekin. Bost emazte feminista eta aberztaleren ibilbidea aipatzen ditu: Jule Fernandez Zabaleta, Kapitolina Buztinze Larrondo, Katalina Alastuei Garaikoetxea, Malena Jauregiberri Ergin eta Maritxu Olabe Uzin. Duela ehun urteko gertakariak kontatzen ditu liburuak baina Asiskoren erranetan, aktualitate handikoa da.