Bigarren etxebizitzak: «zinez kaltegarria bilakatu da azken bizpahiru urteetan»

2024ko urtarrilaren 1etik goiti, Ipar Euskal Herrian bigarren etxebizitza bat erostekotan diren pertsonek, jadanik bigarren etxebizitza bezala gaur egun baliatuak diren etxe edo apartamendu bat erostera gonbidatuko ditu taldeak, erositako bigarren etxebizitza berriak publikoki salatuz. Hori da Herrian Bizi plataformak abiatu duen kanpaina berria bigarren etxebizitzen egoera salatzeko. Peio Dufaurekin mintzatu gira.