Euskal Herriko 150 animali basen gida osatu du Iker Elosegi hazpandarrak

Iker Elosegi hazpandarrak 'Euskal Herriko Fauna Gida' liburua aurkeztu du. Liburu horren xedea lurralde txiki honetan bizi diren animalia basekiko jakin-mina piztea da. Horretarako naturazale jarrera hartzea proposatzen du. Orotara, 150etik gora animalia aipatzen baditu ere, liburua ez da espezie katalogo bat. Animalia horien gaineko jakintza zabaltzera, beste espezie batzuk ezagutzeko gogoa piztera eta bizi garen ingurumena hobeki ulertzeko gakoak ematera dator.