Atharratze eta Garazi arteko lotura sortuko du Txik Txak sareak

Euskal Hirigune Elkargoaren garraio publikoaren sindikatuak Xiberoako konexioak azkartuko ditu. Donibane Garazi eta Atharratze arteko bi linea berri ezarriko dituzte, udako sasoian, Iratiraino helduko dena. 2025ean, gainera, Sohüta eta Garazi lotuko dituen linea berria entseatuko dute. Horrez gain, azken urteetan ukan duen harrera ona dela eta, Atharratze eta Baiona arteko hamaikagarren linea hobetzeko neurriak hartuko dituzte, hala nola, aste barneko maiztasunak handitzea eta asteburuetako zerbitzua irekitzea.