Frantses gobernuaren kontrako zentsura mozioaren biharamunean, funtzio publikoko langileek Baionako karrikak bete dituzte. Untsalaz, Barnier lehen ministro oiharen neurriak salatzea zen xedea; besteak beste eritasun geldialdian hiru eguneko lansari gabezia. Lehen ministroaren dimisioarekin, lege proiektua ere ez da gehiago aktualitatean. Sindikatuek erabaki dute mantentzea greba mugimendua, arlo publikoaren zailtasunak argitan emateko.
Funtzio publikoa babesteko mobilizazio eguna Baionan
Ikustaldiak: 249