Betharrameko ikastetxeko begirale ohi bat auzipetu dute joan den ostiralean. Sexu bortxaketa eta sexu erasoak egin izana leporatzen diote. Prokuradoreak galdeginik, anarteko atxiloaldian ezarri du Askatasun eta Espetxeratze Epaileak. Beste bi pertsona ere atxilotu ditu poliziak, baina beren delitua preskribatua dela ebatzi dute epaileek. Paxkal Indo Seaska ikastolen elkarteko lehendakari ohia ikasle egon zen 1984 eta 1988 artean. Azaldu duenez, sexu erasorik jasan ez zuen arren, bortizkeria fisikoa pairatu zuen.
Paxkal Indo: «Denek bagenekien zer gertatzen zen Betharramen, bortizkeria handia bazela»
Ikustaldiak: 434