Etxez etxeko langileen lan-baldintza prekarioak salatu ditu LABek

Etxez etxeko langileen eguna dela eta, LAB sindikatuak langile horiei egindako inkesta baten emaitzak publiko egin ditu Departamendu kontseiluko egoitzaren aitzinean, Baionan. Sindikatuak etxez etxeko langileen 53 lekukotasun bildu ditu. Inkestak dio etxez etxeko langileen gehiengoa emazteak direla, askotan diplomari gabekoak, eta denbora erdiz ari direnak. Horrekin ere, LAB sindikatuak lurralde mailako eskumen soziala berreskuratzea aldarrikatu du, Parisen egindako hitzarmen kolektiboek ez baitute hemengo beharrei erantzuten.