Nondik pasako da Garaziko desbideraketa? Ostegun arratsean, hirurehun pertsona bildu dira Izpurako Faustin Bentaberri gelan. Departamenduko eta tokiko hautetsiek aurkeztu dituzte herritarren kontsultaren modalitateak baina jendea galdera anitzekin itzuli da etxera, anitzen arabera «ez baitituzte xeheki aurkeztu» ibilbide proposamenak. Orain, herritarrek xehetasunak atzemanen dituzte herriko etxeetan eta hor horien iritzia ematen ahalko dute ekaina hastapenera arte. Hautetsiek buruilean eginen dute bilana.
Donibane Garaziko desbideraketa: galdera anitz, baina arrapostu gutxi
Ikustaldiak: 149