Apiril-arraina: Hazparneko zirtzilak auzitara, Peio Etxeleku enpresaburua «difamatzeagatik»

Hazparneko zirtzilek plenta bat jasoko dute difamazioagatik. Hala deliberatu du Agour gasna enpresako buru den Peio Etxelekuk, haren izenari eta enpresari kritika egiteagatik. Haien aldetik, Hazparneko zirtzilak libertimenduen geroaz arranguratuak agertu dira eta auziari buru egiteko helegitea pausatuko dute.