Usaiaz kanpoko itsas arraun ontziak Donibane Lohizuneko badian larunbatean

Usaian traineruak edo battelekuak ikusten badira ere, aldi honetan, aulki mugikorra duen itsasoko aviron delakoak izanen dira Donibaneko badian. Bakarka, binaka edo gehienik launakako itsasontziak lehiatuko dira. 3000 edo 6000 metroko ibilbidea izanen da kategoria eta adinaren arabera. Hendaia, Donibane Lohizune, Arcachon edo/ta Arroxelatik etorri 40 bat taldek parte hartuko dute larunbateko lasterkaldietan. Donibaneko hitzorduak balio du, berantago iraganen den Frantziako txapelketarako sarbidea izaiteko.