Baionako Euskal Museoaren mendeurrenaz argitalpen berezia plazaratu dute

Baionako Euskal Museoaren aldizkariaren ale berezia karrikaratu dute, museoaren ehungarren urteurrenaren kari. Euskal Museoaren adiskideak elkartearekin batera landu dute '100 urte jadanik' izenburua duen aldizkariaren 202. alea. Museoaren historia eta bere garapenean parte hartu duten hainbat pertsonaia aipatzen dituzte bertan. Paradaz baliatu dira ere Euskal museoa zertan den aipatzeko, pipiez kutsaturik egon ondoren hiru hilabetez itxi behar izan baitute osoki garbitzeko. Aldizkariak 172 orrialde ditu, baina artikulu bakar bat baizik ez da euskaraz.