'Gernika Batailoia. Askatasunaren Ametsa' liburua aurkeztu berri du Gernikan Franck Dolosor kazetari eta idazleak. Bigarren Mundu Gerla Europan amaitu zenetik 80 urte betetzen direla eta, omenaldi moduan argitaratu du lana, euskaraz, Pamiela argitaletxearen eskutik. Gernika Batailoia Frantzia askatzen lagundu zuen euskal borrokalarien taldea izan zen. 1945eko apirilean Pointe de Graven Alemaniako azken soldaduei aurre egin zien. Liburua idazteko, Dolosorrek lehen aldiz argitaratu diren argazki, agiri eta lekukotasunak bildu ditu. Ez da, ordea, lehen aldia kazetari senpertarrak gai hau jorratzen duena: 2015ean, Iban Gonzalez zuzendariarekin batera, brigada honi buruzko dokumentala egin zuen. Oraingo lana, bere hitzetan, dokumental horren segipena da. Kazetariak azpimarratu duenez, testigantzak biltzean gaur egungo munduaren egoerarekin paralelismoak egitea ezinbestean agertu zaio.
Franck Dolosor: «Iduri du historiako liburu bat dela, baina niri aktualitateko liburu bat iruditzen zait»
Ikustaldiak: 762