225.000 euro banatu zituen Euskal Kultur Erakundeak iaz euskal kulturaren alde

220 elkarte kide ditu Euskal Hirigune Elkargoak gaur egun. Larunbateko biltzarrean erakunde publikoen engaiamenduaren ahultzea azpimarratu dute kideek. Estatuak, Eskualdeak, Departamenduak, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal hirigune elkargoak diruztatzen dute EKE eta denek diruztatze heina mantendu dute aurten. Euskal hirigune elkargoak aldiz, Transmisioari lotu lanpostu berri bat diruztatzeko diru emendioa egin dio EKEri. Eusko Jaurlaritzak ere diru gehigarri bat egin dio. Azken hamar urte hauetan, diruztatze berdinarekin funtzionatzen du EKE-k. Aitzinkontua 1.067.000 eurokoa du. Bestalde, ekonomikoki zaila den garai horri aurre egiteko, hainbat eragilerekin elkartzeko xedea badu Euskal Kultur Erakundeak, hala nola Uztaritzeko Lota jauregi inguruan. 2024an agertu da elkarretaratzeko gogoa, azkarrago izateko eta elkar sostengatzeko bai teknikoki bai gastuen aldetik. Herri Soinu, Bertsolarien lagunak, Iparraldean Dantzarien Biltzarrak eta Euskal kultur Erakundeak gune fisiko baten biltzeko xedea dute Uztaritzeko Lota jauregiaren inguruan.