'Buhame erreka', 1960 urteko Mehaine taula gainera

Arrakasta gaitza bildu du Buhame Erreka antzezlanak Mehainen. Herriko ehun parte hartzaile inguruk bizia eman diote David Ondarz armendariztarrak idatzi obrari. Ikusgarria 1960 hamarkadan kokatzen da. Garaiko mehaindarren bizimodua kontatzen du, preseski herrian buhame komunitate bat bizi zen garaian. Taula gainean, antzezle bikain eta bipilak; publikoan, aldiz, irri karkailak eta txaloak. Parte hartzaile eta ikusleekin mintzatu gara:

Bretainiako herritarren %8a besterik ez da mintzo bretoieraz

220.000 biztanlek erregularki erabiltzen dute bretaindar hizkuntza. Emaitza aski arranguragarria, jakinez Bretaina historikoan 4 milioi biztanle badirela. Hori da bretaindarraren egoera gaur egun. Apaltze handia azken100 urte hauetan frantses Estatuak eramandako politikaren ondorioz. Eta herri hortan gertatzen den bitxikeria da, hizkuntzaren berreskurapena hirietatik heldu dela. Euskal herriari lotura bat eginez brebeta bretoindarez pasatu dute ikale batzuek debekuen gainetik eta zuzenduak izan dira Ipar Euskal Herrian eramandako borrokari esker. Gael Roblin Vaneko hautetsiak xehetasunak eman dizkigu:

Sasoi onean eta Europara begira abiatuko du Osasunak aurtengo zangobaloi liga

Osasuna, Iruñeko futbol taldeak, sasoin berezia abiatuko du sartze honetan. Batetik igandean hasiko du bere ibilbidea Espainiako lehen mailako futbol liga Vigoko Celtaren kontra eta bestalde, Europako Conference txapelketan ere jokatuko du. Jagoba Arrasateren taldeak, iaz Espainiako Errege kopako finalera heldu zen Real Madrilen kontra, eta, ligan, zazpigarren bururatu zuen sasoia. Ondorioz, Europan jokatuko du, eta aitzin kanporaketa agorrilaren 24an Belgikako Brugges edo Islandiako Akureyraren kontra. Goiz Berrin ukan dugu Jagoba Arrasate, Osasunako entrenatzaile:

Hiri Besta eta Euskal Besta ospatuko dute hendaiarrek asteburu honetan

Hiri besta egunak izanen dira ostiral eta larunbat honetan, eta Euskal Bestaren txanda izanen da igandean. Elkarteek garrantzia berezia dute agorrileko besta egun hauetan, herri erdian zehar banatuak diren hamaika elkarteren egoitza edo txosnetan izaten baitira animazio gehienak. Horretaz gain, banda edo txarangak elkarte horien artean ibiltzen dira egunero. Hiri bestak 20 urte inguru ditu, Euskal besta berriz mende batetik hurbil den ospakizuna da. Jakin behar baita Hendaiako bestak, bixintxoak, urtarrilean direla, hauek beraz ez dira hendaiako besta nagusiak.

Frantziako Pilota Federakuntzaren aste nagusia Amikuzen abiatuko da

Iparraldeko Batzordeko finalaren errebantxa izanen dute pilotazaleek igande honetan Donapaleuko plaza laxoan. Goizean, erreboteko finala, lehenik, angeluarrak, donibane-lohitzuindarren kontra, eta arratsaldean, esku huskako finala, Tikoipe-Mendiburu amikuztarren eta Azkona-Jauregiren senpertarren aurka. Iparraldeko finalean,lapurtarrek irabazi zuten Kanboko plazan. Errebantxa zuzenean segitzen ahalko duzue Euskal Irratietan, igande honetan 17.00etatik aitzina.