Lau liburu berri aurkeztu ditu Maiatz argitaletxeak. Bi euskaraz eta beste bi frantsesez. Aritz Mutiozabalen 'Zetakak' olerki liburua, Xan Idiarten 'Nostalgia ez da salgai', bi hauek euskaraz eta Gaby Etchebarnen 'Ma vie avec les autres' eta Axularren 'Gero' obra ezagunaren frantsesesko itzulpena, Xabi Castorènek egina. lau liburuak Sarako biltzarrean aurkeztuko dituzte eta ilustratzaileak ere bertan izanen dira.
Etxebizitzen arazoari buru egiteko alternatibak landu nahi ditu Baionako herriko etxeak. Aniztasun sozialaren xarta bat proposatu nahi die etxebizitzaren inguruan lan egiten duten enpresa, eragile eta entitate ezberdinei, etxebizitza sozial kopurua %27tik %40ra emendatzeko. Jabegora heltzeko, etxeen %20aren metro karratuaren salneurria 4.200 eurotara murriztu nahi dute. Eta hutsik diren etxebizitzen %95a, lehen etxebizitza bilkarazi nahi dituzte. Xarta, apirilaren 5eko herriko kontseiluan aurkeztuko dute ofizialki.
Bagira ekimenak, abertzaletasunari hats berria eman nahi dio Iparraldean. Transmisio historikoa landu da lehen fasean. Aberri Egunetik goiti gogoeta berriak abiatuko ditu, bide-orri berri bat adosteko. Hirurogei urte dira frankismo odnoko lehen Aberri Eguna izan zenetik Itsasun, eta sinbolikoki erabaki da ospakizuna herri horretan kokatzea apirilaren 8 eta 9an. Aurten bi egunez, erakusketa, mintzaldi, zikiro edo kontzertu izanen dira.
Sarean da ‘Egungo Euskararen Hiztegia’, euskara modernoari buruz egin den hiztegi zehatz eta zabalena. Ibon Sarasola hizkuntzalariak egin du, 15 urteko lan gogorraren ondotik. Euskara-euskara hiztegi hau paperean argitaratuko balitz, 30 bat liburu beharko lituzke, hots, 16.000 orrialde. Ipar Euskal Herriko hitz andana atzeman daitezkz, gehienak Itxaro Bordaren lanetatik eta Herria aldizkaritik hartuak. Miren Azkarate katedradun eta euskaltzainak hiztegi hau aurkeztuko digu gaur Euskal Irratietan, goizeko 8etako berri sailetik landa.
Bederatzi urteren ondotik Donostian jokatuko du Baionako Aviron errugby taldeak. Paueko taldearen kontra lehiatuko da larunbat honetan, Reale Arena zelaian. Zuei urdinek sasoi zinez ederra egiten ari dira. Asier Altuna Donostiako Avironeko errugbilari ohia izan da Euskal Irratietako gomita, Goiz Berri saoian.