« Espekulazioari Stop ! » erraiteko, 200 bat lagun bildu ziren Sarako herriko etxe aintzinean larunbatean

Hitzartzetik landa, saltzailea etorri da eta hitza galdetu du. Azaldu du diru egoera mailan, zailtasunetan dela bere familia. Prezioa 720.000 €tara apaldu du, eta bere burua defenditzen du erranez ez duela berak espekulazio akuilatzen, agentziek dutela merkatua finkatzen.  Gainera, etxebizitzaren krisia herritarrek dutela hauspotzen salatzen du – hortaz zer dioten galdegin die Kriztof Arotzarenak, Saratar gazte batzuei:

ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin (23-01-23)

Vivak/Bihar/Esanezin, TRB, Occhi Di Farfalla, Hiri Galduak, Balaklava Blues, La Fine Equipe, Mickey 3D, Gaz Coombes, Sleaford Mods, Titanic Bombe Gas, Optimist, Periphery.

“Behar ditugu etxebizitzak hemengo jendeari dedikatuak direnak”

Urruñako herriko etxeak 2023ko agiantzak aurkeztu ditu.

2020an abiatutako proeiktuen segida izango dira gehienak ; Azpimarratu dituzten erronka nagusien artean, etxebizitza, zirkuitu laburreko ekonomia, trantsizio ekologikoa, mugikortasuna eta zerbitzu sozialen azkartzea. Filipe Aramendi Urruñako auzapezarekin hitzegin du Aitor Errazkinek.

Bekat'Uros : uhartea atzemateko karta

Irudimenari dei egin dio Naia Burukoak garai euritsu eta hotz honetan, uharte berde batetarik izar bat ikusi baitu : Bekat'Uros Atharratzen larunbat honetan izango den festa eta topaketa.

Entzulearen iritzia: Naia Burukoa (23-01-20)

Mobilizazio jendetsua Baionan Frantziako erretreten erreformaren aurka

Frantzia osoan bezala, jendea saldo handian bildu da Baionan Erretreten erreforma berriari ez erraiteko ostegun goiz honetan. Euria eta hotzaren gainetik pasatuz, 10.000ko bat pertsona bildu zen Lapurdiko hiriburuan bere desadostasuna agerrarazteko.

Azpimarratzekoa da langileriaren sindikatu guziek manifestaldira deitu zutela ; Erreforma horren injustizia goraipatu dute gehienek.

LAB eta CFDT sindikatuetako ordezkariengana joan zaigu Koldo Nausia.