Indarkeria Matxista salatzeko manifestazioa egin dute larunbatean Baionan

Emazteen Kontrako bortizkeria salatzeko berriro ehundaka emazte atera dira karrikara aste hondar honetan euskal Herrian. Larunbatean… Baionako herriko etxetik atera ziren  manifestazioan  Planing Familiale, PAF edo Emazteek Diote elkarteek deiturik, besteak beste. Emazteen kontrako bortizkeria egunerokoa dela oihukatu zuten, eta molde ainitzetan gertatzen dela bortizkeria hau. Gizonen hezkietan dagoela gakoa azpimarratu zuten… eta ttipitatik landu beharrekoa dela Amandin eta Sandrak , manifestazioan parte hartu zuten

 

Bertsolaritza frantziako ondare inmaterialan sarturik da !

Igan urteko bedatsean egin zuan galtoa bertsularien lagunak alkarteak, ikerketa luze zonbait eraman ondotik. Eta igan astean jakin due baiezkoa. Ezagupen honek harremanik ez düen beste erakundeekin aritzea aisatuko du.
Erran behar da bertsolaritza hanitx garatu dela azken urtetan. Bataz bestekoan 120 bat bertso saio antolatzen dutue urte oroz. Eta aurten 250 ikasle badira bertso eskolan. Ainoa Elizondo Bertsolarien lagunak alkarteko langilea :

Goiz berriko gonbidatua: Amaia Bidart, medikua "Emazteenganako bortizkeria matxistaren kontrako nazioareko eguna"

Azaroaren 25a emazteek jasaiten dituzten bortizkerien kontrako nazioarteko eguna da. Ekitaldi anitz antolatuak dira Ipar Euskal Herrian gaindi bortizkeri horiek argitan ezartzeko eta salatzeko. Goiz Berrin Amaia Bidart medikuak bere lekukotasuna ekarri dauku:

Ipar Euskal Herriko ariguneak: Bidarteko HUPI enpresa

Bidarteko HUPI enpresa adimen artifizialean berezitua da. Horri esker, hainbat enpresa laguntzen ditu eguneroko antolaketa, produkzio edo garraioan, iparraldean eta hegoaldean. HUPI enpresa, euskararen alde engaiatua da. Badu hainbat urten bere langileei AEK kurtsoak proposatzen dizkiela astean behin. Eta aurten, Euskaraldiaren karietara, ARIGUNE bezala engaiatu da. Marga Forestier mintzatu da Kattin Dassance bertako langile batekin:

Jasandako bortizkeria adierazteko ikusgarria

Emazteen kontrako bortizkeriaren salaketa eguna da ostiral huntan. Ikusgarri bat proposatzen dute, preseski biktimak izan diren 6 emaztek eta Heletako Bacharte Danza konpainiak. Dantza, anzterkia eta bideoari esker gertatutakoa kondatzen saiatuko dira. Marga Forestier:

 

Bihar Emazteen kontrako bortizkeria salatzeko eguna izanen da. horren kari, elgarretaratzeak izanen dira 18:30tan Baoinako herriko etxean eta 19:30tan Luhusoko plazan, Itaia emazte taldeak antolaturik. Hendaia eta Irun artean ere manifestaldia eginen dute atsaldeko 17:30etan. Larunbaten aldiz, Baionan manifestaldia antolatu dute hainbat elkartek atsaldeko 5etan.