Gure irratiak 35 urte: Hau ez da gure musika!!

Gure irratiak 35 urte: Hau ez da gure musika!! Eztabaida: Txomin URRIZA: musikaria. Xipri ARBELBIDE: Gure Irratiaren sortzailea. Peio Duhalt: Iparraldeko Elkar argitaletxearen zuzendaria. Xano HALSOUET: kantari / musikari, Allande Etxeberri: musikari / irratilari,Pantxix BIDART: kantari / musikari, Patxiku URANGA: idazle eta animatzaile kulturala izana,Pauline GUELLE: EHZ festibaleko kidea.

Kanpoko mintzaldiak: "Zer leku ukanen du hizkuntza politikak"

Baxe Nafarroan iragan den euskararen urtaroa Baigorrin bururatu da , Urriaren 30an, euskararen egunarekin.

Egun hortan  antolatua izan den debate publikoan, xutik ezartzen ari den Iparraldeko Instituzio Berrian “zer leku ukanen duen Hizkuntza Politikak” da eztabadatua izan.
Debate publiko hori 3 partetan iragan zen : orai artio zer lan egina izan den  ,  ondotik perspektiba berriak sortzen ari den egitura berriarekin, azkenik instituzioen eta Euskalgintzako elkarteen arteko elkarlana.
Entzunen ditugu: 
- J.Claude Iriart euskara eta Euskal kulturaren aldeko Herrien Sindikateko presidenta
- Allande Sokarros Xiberoa Herri Elkargoko hizkuntza saileko arduraduna
- J.Mixel Duhalde Hazparneko Herri elkargokoa 
- Mathieu Bergé EEPko lehendakaria
- Patxi Bastarrika Euskal Gobernuko Hizkuntza saileko arduraduna
- Mikel Arregi Nafarroako Gobernukoa
- Argitxu Etxandi eta Katixa Dolaré euskalgintzakoak

Mintzaleku: aktualitateari begirada bat

Gaurko mintzalekun, aktualitateari begirada bat emango diogu, horretarako: Dani Kanblong, Eguzki Urteaga, Dominica Durruti eta Goizeder Taberna kazetariak bildu ditugu.

Mintzaldia: Xalbador bertsularitzaren historian

Xalbador liburuaren autore den Mixel Itzainaren mintzaldia eta Luzien Etxezaharretaren Xalbadorren Ehorzketak argazki liburuaren aurkezpena, Xalbador (1920-1976) bertsulariaren heriotzaren 40. urtemugakari. Xalbadorren bertsuak Jean-Louis Laka-k eta lekuko bertsulari gazte batzuek emanik.

Mintzaleku: Lehen euskal gobernuaren 80. urteurrena

Gaurko mintzalekuan, lehen euskal gobernua eratu zela 80 urte bete dira. Jose Antonio Agirre , Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria izendatu zuten. Honekin batera Euskogudarosteko buruzagitza hartu zuen.