Debate aberatsa izan da , barda, Euskal irratietako mintzalekuan, Euskal Herriko Hirigune Elkargoaz mintzatzeko gomitatu genituen 5 hautetsien artean.Joan den urte hastapenetik nola antolatzen eta bateratzen dituzten xerbitxuak zehaztu daukute.
Mintzaleku
Etorkinak izan ditugu aipagai astelehen hontako mintzalekun. "Aquarius" itsasontziarekin areagotu egin da europako iparraldera edota Frantziar estatura iristeko bidaian diren etorkinen etorrera euskal herrira. Egoera larriena Irungo mugan ematen ari da, egunero 25 migratzaile iristen dira eta horiek errezibitzeko eta laguntzeko "Herritar" harrera sare handi bat antolatu da. Ala ere migratzilae laguntza emateko kolektiboak euskal herri osora zabaldu dira.
68ko maiatzaz mintzaldia antolatu du EH Baiek aste hondarrean. Atzo eta gaurko erronkak aipatu dituzte gomita desberdinekin eta preseskiago, zer emantzipazio proiektu 21garren mende honetarako. 68ko maiatzetik abiatuz, etorkizunera begira hainbat ideia atera dira, eraldaketa ekartzen duten hainbat proiektu alternatibo eta elkartasunekoak.
Integrazio batzordea du hizpide aste honetako Mintzaleku saioak. 19 urte bete ditu batzordeak eta bertan barneratuak daude iparraldeko ikastoletan eskolaratuak diren ahalmen urriko guraso eta adiskideak.
Ezberdintasuna integratzeko, zeintzuk izan dira aintzin-pausoak? Zertan dira arazoak gaur egun? Ze perspektiba du Integrazio batzordeak? Honetaz mintzatzeko, Maite Narbeletx irakaslea, Eveline Mariagnet gurasoa, Saroia Galarraga psikologoa, Fabienne Parachou aholkularia eta Xantiana Biscay ortofonista.
Bertsu, kantu eta musika eskaintzak zuzenean. Maddalen eta Amets Arzallus eta « Binuza freskoak » txarangako kideak present.