Mintzaleku: Euskararen egoera (19-11-20)
Mintzaleku
G7 kontragailurraren bilana: Jakes Bortairu, Enaut Aramendi, Dominika Durruty, Hartzea Lopez, Mikel Aramendi, Niko Giresse
Euskal Herri mendialdeko mugaren bi aldeetako ibar eta herrien arteko harremanak zertan diren zehaztua izan zauku , joan den ortziralean, Alduden iragan de debate publikoan.Baigorriko Kulturaldiakari, Basaizea eta Irulegiko irratiaren artean antolatu lehen ekitaldian, Europatik lagunduak diren 2 programen berri ukan dugu: bata, Irati izenekoa, Garazi eta Xiberoko Sindikatek eta bestaldeko AEZKOA eta Zaraizuko ibarren artean, eta bestea , Kintoan Barna, Baigorri-Aldudeko Ibarra eta Ezterribarren artean:
Urte hondarra gabe, Hirigune Elkargoko Gobernantzia beharko da berritz adostu. Euskal irratietan, bardako mintzalekuan, hasi gira gaia jorratzen hautetsiekin. Azken 2 urte hauetan, lan handia egin baldin bada serbitxuen berrantolatzeko eta politika orokorrak finkatzeko, eskas bat gelditzen da erabakitze gunea urrun senditze baitute hautetsi ainitzek.
Debate aberatsa izan da , barda, Euskal irratietako mintzalekuan, Euskal Herriko Hirigune Elkargoaz mintzatzeko gomitatu genituen 5 hautetsien artean.Joan den urte hastapenetik nola antolatzen eta bateratzen dituzten xerbitxuak zehaztu daukute.