Mintzaleku: Koronabirusaren eragina kultur sortzaileetan

Mintzaleku: Koronabirusaren eragina kultur sortzaileetan

Partehartzaileak: Maialen Errotabehere,Paxkal Indo,Gotzon Barandiaran,Manex Fux

Mintzalekua: « osagarri krisiaren ondoko egunak »

Kobid izurriteak inharrosaldi eder bat eman du gure gizarteari. Orai iduri luke lehen uhain bortitza pasatzen ari dela.
Ordua da gibelapen pixka bat hartzeko.
 Krisialdi hunek zalantzan ezarri ditu Gobernuen eta jendartearen lehentasunak. Larrialdi egoeratik ateratzean, funtsezko galdeak barnatu nahi ditugu: zer gizarte nahi/behar dugu?
-    Zer toki eman nahi diogu osagarri sektoreari?
-    Mundializazioaren ondorio latz batzu agerian ezarriak izan dira : maska eta testen egiteko lehen gaien eskasa, bertokiratzoaren beharra erakutsiz.
-    Konfinamendutik ateratzean, lan gehiago egin beharko dela entzuten hasiak gira, 35 oreneko asteak zalantzan ezarriz. Aberastasunen konzentrazioa eta Injustizia soziala ez ote dira berrindartuko?

Klima aldaketaren aurkako neurriak bigarren plano batean ez ote direa ezarriak izanen?

Bide kurutze batean gira. Lehengo jokamoldeak indar gehiagorekin berraitz abiatuko dira, edo beste mundu bat possible da?
Gai horren barnatzeko gurekin ditugu:
Jenofa Berhokohirigoin kasetaria, Bizi mugimenduko Xabier Harluxet, Allande Socarros idazlea eta erizaina den  Maitena Dufau.


Aktualitatea Jorran: (20-05-14)

Eskolak eta lantegiak berritz idekitzen ari dira bainan Koronabirusarekin bizitzea ikasi behar dugu.

Kontrola egoera ez da bukatua: polizien dronak, telefonaren bidezko segipena, kontrolatze brigadak, eta zertan da medikuntzako sekretua?
Bestalde Billy el Niño izenarekin famatua zen torturatzaile frankista hil da joan den astean, bere medaila guziekin, auzitaratua izan gabe. Denbora berean, Jakes Esnal euskal preso politikoaren libratzea blokatu du Frantses prokuradoreak, jujeen iritziaren kontra joanez.

"Konfinamenduaren onurak eta asteleheneko sartzearen arrangurak"

Eskolen sartze progresiboa heldu den astelehenean hasiko baita, Hezkuntzaz mahain inguru bat proposatu dugu Goiz Berri saioan. Bideo konferentziaz mintzatu da Olatz Idoate lankidea, Xalbat Itzaina, Sare Katolikoan Misio karguduna, Edurne Manterola, Seaskako Larzabal kolegioko zuzendaria, Maddi Bordagarai burasoarekin eta Christian Malmose, Hazparneko eskola publikoko erakaslearekin

Mintzaleku: Koronabirusa

Aldi huntako mintzalekuan oraino aktualitate gorrian den Koronabirusa dugu berritz ere aipagai. Lehen lerroan borrokatzen diren medikuak gurekin izanen ditugu: Donostiako Ospitaleko Zainketa Intensiboan ari den Felix Zubia eta Angeluko COVID-19 unitatean ari diren Alexandre Inchauspe eta Amaia Bidart medikuak. Bestalde Hegoaldeko laborategietan egiten diren ikerketak aipatuko dauzkigu Elhuyar aldizkariko kazetaria den Ana Galarraga. Azkenean, zoin diren konfinamenduaren ondorioak adineko jendeentzat erranen dauku zahar etxeetako zuzendaria den Anne Marie Bruthék.