Industria saileko 220 aprendiz postu eskainiko ditu Aturriko formakuntza guneak

Ate idekiak antolatzen ditu larunbat honetan Tarnoseko Aturri Formakuntza guneak. Aeronautika, informatika, elektronika, galdaragile edota soldatzaile, industria arloko formakuntza ezberdinak eskaintzen ditu, CAP diplomatitik, ingeniari diplomara. Landesetako hiru gunetan dira, hurbilena Tarnosen eta orotara seirehun bat ikasle ditu. Baina ikasleak eskas dira industria sailean, eta ondorioz, heldu den ikasturterako 219 aprendiz postu eskainiko dituzte. Eskolatik atera eta sei hilabetera, ikasleen %93ak lanpostua atzematen duela neurtu du formakuntza guneak. Eskola hobeki ezagutzeko, bisitak proposatzen dituzte maiatzaren 13an, larunbatarekin, 9:00-13:00 bitarte.